Egiteko era.
Gure metodologiak

Lagun bati bidali

Sartu edukia jasotzea nahi duzun pertsonaren helbide elektronikoa.

Metodologiak:
World Café

Talde handietan, pertsonen balioa modu errazean eta eraginkorrean garatzeko, Praxisen, World Café eta Metaplán bezalako teknologiak erabiltzen ditugu, pertsonen eta taldearen ekarpena lortzeko eta, horrela, errendimendu handiko denbora eta eraginkortasun inbertsio ratio handia lortuta..

Zer da World Café?

World Café Elkarrizketa pertsonen eta taldeen arteko parte-hartzea eta trukea faboratzeko metodologia da. Lankidetza-prozesu horretan, pertsona bakoitza arduratzen da bere ikaskuntzaz, bai eta taldearenaz edo erakundearenaz ere. Horregatik, gaitasun pertsonalen eta taldearen gaitasunen garapena bultzatzen du.

Café Elkarrizketa elkarrizketa kooperatiboa daraman prozesu sortzailea da. Bertan, ezagutza eta ekintzarako aukeren sormena partekatzen dira. Bertaratutakoen errotazio ugari izan ohi dira; horrela, bakoitzak ideia ezberdinak ezagutzeko aukera izango du. Harreman mota horretan, pertsona ezberdinek euren interpretazioak partekatzen dituzte, ikuspegi ezberdinak elkartuz.

Aplikazioen adibideak

  1. Elkar ezagutzen ez duten pertsonen eta taldeen edota erakundeen arteko interakzio handia eragin.
  2. Denbora gutxi duten talde handietan, parte-hartze eraginkorra faboratu.
  3. Talde handietan, ikaskuntza bultzatu.
  4. Talde handietan, kontzeptuak partekatu eta sozializatu.

Zerbitzuaren aldeko bezeroak

Tecnalia

Hettich

Obe Hettich