Sartu edukia jasotzea nahi duzun pertsonaren helbide elektronikoa.
Ildo horrek pertsonen balioaren zerbitzu eta garapen zikloa osatzen du, eta antolakuntza-prozesuetan oinarritzen da, garapenaren funtsa baitira.
Pertsonen garapenerako zerbitzua erakundeko pertsonek bertako pertsonentzako pentsatutako sistemen eta prozesuen diseinuan eta sorkuntzan oinarritzen da:
Prozesuak pertsonen ahaleginak merkatuaren aldaketekiko egokitzapen bezala zehaztutako helburu estrategikoetarantz zuzentzen ditu. Lanpostu bakoitzaren balio erantsia eta beharrizko exijentzia mailak sortzea eta berrikustea dakar, lidergoan era arinean eta sinplean lagundu dezaten.
Zerbitzuak koordinazio eraginkorra egiten laguntzen du, erakundearen eremu ezberdinetatik.
Praxisen eskumenen araberako kudeaketa sistemen sortze eta garatze ereduak eskumen kritikoak eta errendimendu bikaina diskriminatzen duten jokabideak identifikatzeko aukera ematen du, jarduera eta emaitza hobetzeko, eta profesional onenak ziurtatuta.
Zerbitzuak erakundea merkatuan desberdintzen duen balio erantsiaren sormena faboratzen du, hainbat proiektutan; hala nola, produktu linea berriak, ezagutzaren gizarteratzea, etab. Horretarako, touch pointak eta foruak sortzen ditugu, erakundearen barneko eta kanpoko funtsezko eragile guztiekin.
Topagune horietan, eragile horien parte-hartzea eta komunikazioa sustatzen da (akziodunak eta hornitzaileak, bezeroak eta langileak, etab.), guztientzako aberastasuna sortzeko.
Beste zerbitzu batzuekin batera, erakunde bezeroek prozesu zehatzak behar izan dituzte, antolakuntza-talentua garatzeko eta bultzatzeko eta, ondorioz, balio erantsi handiagoa sortzeko.
Praxisen sortutako prozesuaren bitartez, antolakuntza-talentuaren sustapena eta horren indartzea diagnostikatzen ditugu.
Edozer prozesu edo sistema garatzeko, neurtu egin behar da. Praxisen, metodologikoki zorrotzak diren tresnak eraiki ditugu, ospe handiko nazioarteko ereduak jarraituz. Horiek taldeetan balioa eta eguneko inguruneetan liderrak sortzen dituzten eskumenak neurtzen, ebaluatzen eta garatzen laguntzen digute.
Antolakuntzaren eremu bakoitzean jokabide garrantzitsuen, elementu konparatiboen eta garapen planen hautaketa barne hartzen duten berehala erabiltzeko tresnak diseinatu ditugu, informazioa era arinean eta eraginkorrean eskuratzeko aukera ematen duten plataforma informatikaoetan.
Coaching, Live Training, Shadowing, E-learning, 360º Feedback Sistemak
Mondragón Assembly S. Coop