Egiteko era.
Gure metodologiak

Lagun bati bidali

Sartu edukia jasotzea nahi duzun pertsonaren helbide elektronikoa.

Zerbitzuak:
Parte-hartze Sentimendua

Zer da?

Prozesuaren bidez, erakundearen barneko aldaketa-egoera zailei aurre egin daiteke; hala nola, kultura-aldaketak edo gaitasun eta jarrera berrien garapena.

Era sinplean, eguneroko irudia islatzen da, eta egoera horiei aurre egiteko eta aukera berriak sortzeko irtenbideak aztertzen dira.

Marka edo erakunde batean parte hartzearen garapenari ekiteko modu sortzaileak eta berritzaileak honako hauek baimentzen ditu:

  • Taldeentzako eta enpresentzako jokabide berriak sortu.
  • Enpresa egoeren eta etorkizunerako nahi diren aukeren ikuspegi partekatua sustatu
Egin. Hausnartu. Erabaki. Pentsatu

Aplikazioen adibideak

  1. Enpresen fusio, absortzio edo erosketa egoerak, kultura komuna sortzeko.
  2. Merkatuen edo erakundearen enpresa-jardueren aldaketak.
  3. Sinergiak eta markarekiko identifikazioa sortu.
  4. Ikuspegi, misio eta helbideratze komuna sortu.
  5. Gizarte erantzukizun korporatiboa finkatu eta garatu.
  6. Klima positiboa sustatu erakundeetan.
  7. Biktimismo ohiturak baztertu eta lidergoa sustatu.
  8. Antolakuntza-proiektuak finkatu, pertsona bakoitzarengan balorea sortuz.
  9. Berrikuntza-kulturak sustatu.
  10. Parte-hartze kulturak ezarri erakundeetan.

Zerbitzuaren aldeko bezeroak


Prozesuaren onurak:

  • Zailak diruditen antolakuntza-egoeren aurrean erreakzionatzen eta horiei aurre egiten laguntzen die pertsonei, taldeen eta erakundeei, eta indartuta irteten dira horietatik, berrikuntzarako eta aldaketarako baliabide gehiagorekin.
  • Egoera zailei umorez aurre egiteko aukera ematen du; ondorioz, pertsonek ikasten gozatzen dute, eta lan egiten gozatzen ikasten dute.