Sartu edukia jasotzea nahi duzun pertsonaren helbide elektronikoa.
Praxisentzat, coachinga pertsonen, taldeen eta, ondorioz, erakundeen potentziala garatzen laguntzeko modu eraginkorra da. Garapena eta ekintzarekiko konpromisoa (Praxisa) etengabe laguntzen duen ikaskuntza tutorizatua da, erakundeek eta merkatuak azaltzen dizkiguten erronkei aurre egiteko eta oztopoak aukera bihurtzeko.
Pertsonen balioaren handitzea ahalbidetzen dugu, taldeak garatuz eta balio hori emaitzetan azalduz.
Pertsonen zein taldeen coachingari esker, egindako inbertsioaren itzulera handiko emaitza eraginkorrak lor daitezke (ROI). Manchester Inc. enpresaren ikerketaren arabera, enpresek pertsonen coachingerako egindako hasierako inbertsioa 5,7 aldiz berreskuratu ohi dute, batez beste. Ikerketak dioenez, pertsonak garatzeko coachinga erabili zuten enpresek onurak izan zituzten honako arloetan:
Praxisen lan hori egiten dugunok karrera profesional solidoa dugu funtzio horretan, eta nazioarteko ospea duten eskola ofizialek bermatzen gaituzte. Hortik abiatuta, geure betebehar etikoak onartzen eta errespetatzen ditugu gure bezeroen aurrean.
Kalitate berme bezala, honako hauetan parte hartzen dugu:
AECOP (Coachingerako eta Prozesuen Aholkularitzarako Espainiako Elkartea)
ICF (International Coaching Federation).
Gure taldearen balore nagusia eta gure nortasunaren zati bat diren zintzotasuna eta negozioetarako etika funtsezkoak dira coachingean, bai eta pertsonarenganako, erakundearekiko eta prozesuarekiko errespetua ere.
Live training, Shadowing, E-learning, 360º feedback sistemak
Hettich
Obe Hettich