Egiteko era.
Gure metodologiak

Lagun bati bidali

Sartu edukia jasotzea nahi duzun pertsonaren helbide elektronikoa.

Zerbitzuak:
Kultura Aldaketa

Zer da?

Bezero bakoitzaren behar zehatzen arabera, hiru fasez osatutako erakunde parte-hartzerako prozesua diseinatzen eta eskaintzen dugu:

1.
Fase 1:

Barne eta merkatu ikuspegitik, erakundearen egoera aztertzen dugu: ikuspegia, misioa, baloreak, bezeroak, nahi dugun proiektu mota, etab.

2.
Fase 2:

Garapena edo aldaketa saihesten duten mugak edo ohikeria defentsiboak diagnostikatzen ditugu

3.
Fase 3:

Aldaketarako funtsezkoak diren prozesuak prototipatzen eta ezartzen dituzten lan taldeak sortzen ditugu, komunikazio planak barne, erakundeak berak aldaketak komunikatu eta gizarteratu ditzan.

Prozesua freskoa eta arina da, eta erakundeko pertsona guztiak hartzen ditu barne. Hori aldaketa bat da jadanik, eta susmatu gabeko sinergiak eragiten ditu erakundean.

Edozer estrategia- edo erakunde aldaketaren garapenean, ezinbestekoa da hori zehazten duten baloreen definizioa, eta erakundea osatzen dute pertsona guztiek horiek ulertzea eta partekatzea; izan ere, haiek dira, eguneroko ekintzen bidez, edozer aldaketa-ahalegin bateratzeko eta bideratzeko elementu indartsuena.

Horregatik, gure parte-hartze proposamenak aldaketaren kudeaketa integrala dakar; izan ere, Pertsona, Talde eta Erakunde mailak batera lantzen ditu.

Baloreak bide estrategiko gisa

Aplikazioen adibideak

  1. Kultura korporatibo berriaren diseinua eta garapena.
  2. Balore berrien ezarpena: proaktibitatea.
  3. Aldaketa Batzordeen eta Ikasketa Komunitateen diseinua eta zuzendaritza.
  4. Merkatu edo enpresa-estrategia berrien garapena.
  5. Bezeroaren Marka Esperientziaren kudeaketarako prozesuen garapena.

Zerbitzuaren aldeko bezeroak


Prozesuaren onurak:

  • Diseinua eta ekintza-aldaketa planak.
  • Aurrea hartzea, abantaila lehiakor gisa.
  • Berrikuntza eta sormena.
  • Estrategiaren zuzendaritza eta sistema.
  • Pertsonen aprobetxamendua eta garapena.
  • Koherentzia sistema.
  • Markarekiko identifikazioa.
  • Malgutasuna eta moldagarritasuna.